2012-12-10

DENBORA LERROAK. TIMELINE.

Objetu teknologikoak ez dira gaur egun agertzen diren modukoak izan, beren historia badakate. Ezagupen zientifiko eta teknikoak areagotzen joan diren neurrian, objetu eta teknikak ere joan dira hobetzen eta bere itxura aldatzen. Aldaketa hauen bilakaera historikoa adierazteko modu desberdinak baldin badaude, denbora lerroa edo timeline-a aproposena da era grafiko eta ikusgarri baten bitartez. Ondoren interneten, lainoan, on-line, eta dohainik diren batzuk aurkezten dira:

TIMERIME: http://timerime.com/es/




DIPITY: http://www.dipity.com/


Aplikazio bakoitza bere alderdi onak ditu, ondoko taulan laburpen gisa bakoitzaren ezaugarriak adierazten dira: ( iturria: OBSERVATORIO TECNOLOGICO)

2012-11-24

ETXEA DISEINATZEN

3.DBHko ikasleek diseinatu dituzten etxeak argitaratu dira teknolanak webgunean. Oso lan bikainak dira, eta  oso landuak daude. Floorplanner programarekin eginak daude. Diseinurik hoberena aukeratzeko zailtasun handiak ditugunez, laguntza eskatzen dugu sarrera honen bitartez. Talde bakoitzean eginiko lanak ikusi eta gero, zein den gehien gustatu zaizuna bozkatzeko aukera dago. Orain arte 3 taldeen lanak batu ditugu:





2012-10-22

BISTAK ORDENAGAILUZ II

Aurreko sarrera batean "BISTAK ORDENAGAILUZ", bistak ordenagailuaren bidez praktikatzeko helbide batzuk jarri nizkizuen. Egun hauetan, baliabide berriak aurkitu ditut gai honen inguruan eta horregatik sarrera honen izenburua errepikatzea.
Honetan, Galiziatik eginiko materiala aurkezten dizuet, Pontevedran hain zuzen ere. Bertako teknologia irakasleak, oso web orri landu eta interesgarria dauka. 

Bistei dagokienez jarraitu ezazue lotura hau eta gai honekin erlazionatuta dauden hainbat esteka aurkituko dira. Horien artean ondorengoa aukeratu dut, JCLIC aplikazioa erabilita sortutako ariketa bat da. Bertan pieza baten hiru bistak zeintzuk dira asmatu behar da ematen dituen aukera desberdinen artean egokienak hartuz.


2012-10-18

AKOTAZIOA

Akotazioa, planoetan neurriak jartzeko jarraitzen den arau multzoari deitzen zaio. Hurrengo aurkezpenean, oinarrizko arauak azaltzen dira:


2012-09-30

BISTAK ORDENAGAILUZ

Sarrera honetan, bistak ordenagailuz lantzeko aukera ematen duten helbide batzuk jarriko ditut.

Lehenengoa, educacionplastica.net-en dago. Web honetako toki honetan piezak mugitu daitezke eta bertan irudikatu. Nahi bada, ikasleak egiten duen ariketa irakasleari bidali diezaioke korreoz. Java motorea behar da ikusi ahal izateko. 
Agertzen diren figuren artean, bat aukeratu eta pieza hori mugitu eta marrazteko aukera ematen duen orri batera joango gara, itxura hontakoa:

Bigarren helbidea, Holandatik, Freudenthal Institute-tik dator, zientzia eta matematika hezkuntza helburu ditu institutu honek. WisWeb gunean, 12-18 urte bitarteko ikasleentzat prestatuta dauden java aplikazioak aurkitzen dira. Horien artean, geometria lantzekoak dira proposatzen ditudanak, eta  gai horren barruan bistak lantzen dituztenak. 


Bistetatik abiatuta, pieza eraikitzeko aukera ematen duen beste helbide hau, educacionplastica.net-ekoa da. Hemen klikatuz, ondorengo orria agertuko da, non pieza desberdinen bistak agertzen diren, bat aukeratu eta pieza eraiki egiten da kubo txikiak erabiliz...
Bisten artean bat aukeratu.
Hau pieza eraikitzeko orria da.
Bideo honetan  ariketa hauek aurrera eramateko argibideak ematen dira: (http://plasticaenelafrica.blogspot.com.es/)

2012-07-16

TEKNOROMAN GUNE GEHIAGO

Hurrengo kurtsoaren hasierarako prest izango ditut gune gehiago. Blog hau guztien ataria izango da eta klasean ematen dudanaren osagarri. Hemen egiten den lana beste site eta blog-en bitartez aberastea da helburua.  Guneak hauek dira:
Eskubi aldeko sutabea jarraituta bertan agertzen dira gune hauetarako eta beste batzuetarako loturak, adibidez: 

Jarraitu Pinterest-en



ESTAKA ZUZENAK atalean agertzen dira. 

2012-05-08

KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Komunikazioa ahalbidetzen duten komunikazio-sistema desberdinak aztertzen dira gai honetan. Aurkitu ditudan informazio iturrien artean osoena ed@d (Enseñanza Digital a Distancia) proiektukoa da (Espainiako Ministerio de Educación, Cultura y Deporte) 4.DBHko gai guztiak landuta daude IKT baliabideaz lagunduta. Liburu horren komunikazioaren teknologiak gaiaren esteka ondorengoa da:

Hurrengo estekan, Casals argitaletxeko teknologia liburuaren adibiderako unitatea gai honen buruz da:

consumer.es eroskiren atarian, infografia atalean, gai honekin loturik dauden materialak ondorengoa dira. Hainbat gailuren funtzionamendua nolakoa den argitzeko aproposak dira. Bertan bilaketa eginez gero lortzen diren estekak lagungarriak izan daitezke baita ere.

Hari gabeko komunikazioa, uhin elektromagnetikoen bitartez egiten dena, gai eztabaidatsua bihurtu da azken urteetan. Telefonia mugikorraren eta ikastetxeetako wifi antenek sortaraz dezaketen kalteak dira  eztabaidaren zergaitia, mikrouhin-labea etxetresna elektrikoak bere garaian izan zuen antzekoa. Honen inguruan EITBko Escepticos programan honi buruz aritu ziren, 

2012-05-05

BIRZIKLAPEN IKURRAK

Birziklapenerako diren ontzi eta objetuek, segun eta zein materialez egina dauden, ikur bereizgarri bat daramatzate. Material mota berdina izanda ere, bere osagaien jatorria kontutan izaten da euren artean ez nahastatzeko, plastikoen kasua adibidez. 
(iturria: www.consumer.es eroski)

SEGURTASUN NEURRIAK ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIO ELEKTRIKOETAN

Etxebizitzetara heltzen den elektrizitatea hilgarria izan daiteke gizakiarentzat segurtasun neurri batzuk jarraitzen ez baditu. Hurrengo bideoen bitartez jarraitu beharrekoak azaltzen zaizkigu egoera desberdinetarako.
BAINU GELAN

ETXETRESNA ELEKTRIKOEN BABESA

INSTALAZIO ELEKTRIKO ZAHARREN AZTERKETA

PLASTIKOAK. BIDEOAK.

Ondoren plastikoei buruz bideo desberdinak aurki ditzazkezu. Youtube-ko erreprodukzio zerrenda bat da. Bertan plastikoen historia, lanketa eta produktu batzuk nola egiten diren azaltzen da.






ELEKTRIZITATEAREN KONTSUMOA


Elektriztitatea ekoizten den neurrian kontsumitu behar da. Ezin da kantitate handietan metatu. Momentuan dagoen eskaera asetu behar da. Eskaera eta ekoizpena orekatuta mantendu behar dira, horretaz REE (Red Eléctrica Española) arduratzen da. Hurrengo bideoan oreka hori nola lortzen den azaltzen digute:
(iturria: www.ree.es)

Eskaera eta ekoizpenaren artean ematen den tirabira hori nola ematen den jakin nahi izanez gero hurrengo irudian klikatu. Une oro gertatzen den kontsumo elektrikoaren berri ematen duen grafika bat da, honekin batera eskaera asatzeko parte-hartzen duten zentral elektriko desberdinen inplikazio maila adierazten da.
(iturria: www.ree.es)

Kontsumo arduratsua egin dezagun hurrengo bi aplikazio elkarreragileak martxan jar ezazu:

Nola kontsumitzen dugu?                                         Zuk nola kontsumitzen duzu?

                       

(iturria: www.ree.es)
             



ETXEBIZITZETAKO INSTALAZIO ELEKTRIKOA

Elektrizitatea, kontadorearen ondoren, babes eta banaketa kuadrotik sartzen da gure etxera. Ondoren, kuadro horretan dauden etengailuen zeregina azaltzen da. 
(iturria: www.consumer.es eroski)

Lur hartunea babes neurri oso garrantzitsua da, zirkuituren batean korronte elektrikoaren ihesak bideratzen ditu.
(iturria: www.consumer.es eroski)

ELEKTRIZITATEAK EGITEN DUEN BIDEA

Elektrizitateak gure etxeetara heltzeko egin behar duen bidea azaldu egiten da hurrengo animazioetan:
(iturria: consumer.es eroski)

(iturria: www.ree.es)

Bidaiaren azken zatia. Azken transformazio zentrutik babes eta banaketa kuadrorarte.

2012-05-03

ZENTRAL ELEKTRIKOAK

Ondorengo infografiek elektrizitatea sortzeko gaur egun dauden modu desberdinak azaltzen dute (iturria: Eroski Consumer ):

ZENTRAL TERMIKOA:

ZENTRAL NUKLEARRA:

ZENTRAL TERMO-SOLARRA:

ZENTRAL GEOTERMIKOA:

ZENTRAL HIDRAULIKOA:

ITSAS ZENTRALAK:

ZETRAL EOLIKOA:

ZENTRAL FOTOBOLTAIKOA:

2012-02-15

MAKETA ESKALATUA

3.DBHn egin diren proiektuak aurkezten dira sarrera honetan. Maketa gehienak 1:250 eskalan eginak daude, material birziklatuak erabili dira eta DIN A-3 baten neurriak ditu oinarriak. Lehenengo irudian klikatuz proiektu bakoitzaren argazki eta talde bakoitzaren bideoa ikus eta jeitsi daiteke, bestean youtuben aurki daiteken bideoa da, non argazki eta bideoekin egina dagoen.


MAKETA ESKALATUA 11-12




2012-02-11

ELEKTRIZITATE ESTATIKOA

Inoiz ate baten heldulekua ikutzean karranpa bat jaso baduzu, edo artilezko jertsea kentzerakoan txinparta txikitxo batzuk entzun eta ilean azkura moduko bat sentitu badituzu elektrizitate estatikoaren adierazpenak dira. Normalean, egoera hauek gure gorputzeko kargen oreka apurtzen delako gertatzen da, gehienetan beste zerbaitekin igurtzi dugulako: moketarekin, jertsearekin. Gure gorputza kargatuta geratzen da eta nabaritzen ditugun karranpatxo horiek deskargen ondorio dira, materiak, naturak, oreka helburu duelako beti. Deskarga hauen adibiderik nabarmenena, ekaitzetan tximistak sortzen direnean izango litzateke. Ondoren, fenomeno honen gainean hainbat esperientzia eta adibide elkarreragile dituzu:



Van de Graaff sorgailuak elektrizitate estatikoa sortzen duen makina da, zientzia museoetan aurkitu daiteke:


Batzuetan elektrizitate estatikoaren ondorioak arriskutsuak izan daitezke:

Phet, Coloradoko unibertsitatearen web orrian elektrizitateari buruz aurki daitekeen materiala hauxe da: (javan oinarritutako aplikazio elkarreragileak dira)
Balloons and Static Electricity


IRUDIAN KLIKATU
John Travoltage
IRUDIAN KLIKATU

Tximistak nola sortzen diren hurrengo animazioan duzu: Tximistetan sakontzeko wikipedia sarrera hau.
Eroski Consumer infografia honetan oso ondo azaltzen da tximistak nola sortu, tximistorratzak nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten, eta zeintzuk dira kontutan izatekoak tximistaldi batean:



Zientzia.net -eko beste artikulu honetan elektrizitate estatikoan sakontzeko aukera duzu.




2012-02-05

ZIRKUITU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN SIMULAGAILUAK

Zirkuitu simulagailuen bitartez aurreikusi daiteke zein izango den zirkuitu baten portaera muntatu baino lehen. Gainera anka sartzeren bat egiten badugu ez da ezer izorratuko, osagaiak birtualak bait dira. Simulagailu asko daude, baina hemen dohainik lor daitezkenak jarriko dizkizuet. Zerrenda handitzen joango naiz ezagutzen ditudan neurrian.

YENKA: Antzina crocodile-clips bezela ezagutzen zen. Azken bertsioa osorik jeitsi daiteke dohainik, beti ere etxean bakarrik erabiltzen bada. Esteka honetatik abiatuta jeitsiera prozedura martxan jarriko da aukeraketa egokiak egiten badira: http://www.yenka.com/en/Free_Yenka_home_licences/

 


CROCODILE CLIPS: 3.5 bertsioa,  WINDOWS 7, WINDOWS XP
CROCELEM: Oinarrizko Crocodile aspaldiko bertsioa. 


PhET:  Beste aukera honekin zirkuitu oso sinpleak muntatu eta aztertu ahal izango dituzu. University of Colorado-k denon eskura jartzen dituen simulazio askoren artean hartuta dago.  Java motorea erabiltzen du eta norberak bere hizkuntzara itzul ditzazke. Beheko irudiari emanez artxibo bat jeitsiko duzu, instalazio barik nahiko izango da abiaraztea martxan jartzeko.


Circuit Construction Kit (AC+DC), Virtual Lab
IRUDIAN KLIKATU

2012-01-31

OHMen LEGEA

Elektrizitatean dagoen legerik garrantzitsuena. Legeari izena ematen dio zientzilariak hiru magnitute elektrikoen arteko erlazioa topatu zuen XIX. mendean.
Georg Simon Ohm
Magnituteak Tentsioa (V), Intentsitatea (I) eta Erresistentzia (R) dira eta era honetan erlazionatzen dira: ( ikus hurrengo java animazioa).