2011-11-21

LANEN AURKEZPENA

Teknologiarako lan batzuk aurkezteko hiru modu hauek erabiliko dira:
     - Wiki baten bitartez.
     - Aurkezpenetarako software bat erabiliz.
     - Testu editore bat erabiliz.

Sarrera honen bitartez hiru modu horietarako dauden aukera desberdinak aipatu, aproposenak aholkatu eta erabiltzeko lagungarriak izan daitezken eskuliburu eta bideoak jarriko dira. Kasu batzuetan, software-a askea bada programa jeisteko helbideak jarriko dira.

WIKIA: Hasiera batean erabiliko dugun wiki zerbitzaria WIKISPACE izango da. Ondoren wikia zer den eta wikispaces-en nola ibili azaltzen duten bideo eta aurkezpen batzuk.

Zer da wikia?



Nola egin wiki bat wikispaces-en
Tutorial Wiki Spaces Eusk



AURKEZPENERAKO SOFTWARE-A:  Aukera desberdinak daude. 
     - Microsoft-eko Power Point. Office software paketearen zati bat da, beharbada ezagunena. Software itxia da, jabegoa ordaindu behar da.
     - OpenOffice-eko Impress. Aurrekoaren antza handia du. Software irekia, dohainik lortzen da hemen. Euskaraz itzulita dago. Esku liburua: hemen euskeraz, hemen gazteleraz.
     - Badaude web zerbitzari batzuk era hontako artxiboak internet sarean egin, gorde eta aurkezteko. Izena eman behar da: Google docs, Scribd, Slideshare , ...


TESTUAK IDAZTEKO SOFTWARE-A: Aukera desberdinak daude. 
     - Microsoft-eko Word. Office software paketearen zati bat da, beharbada ezagunena. Software itxia da, jabegoa ordaindu behar da.
     - OpenOffice-eko Writer. Aurrekoaren antza handia du. Software irekia, dohainik lortzen da hemen. Euskaraz itzulita dago. Esku liburua: hemen euskeraz, hemen gazteleraz.
     - Badaude web zerbitzari batzuk era hontako artxiboak internet sarean egin, gorde eta aurkezteko. Izena eman behar da: Google docs, ... 

TEKNOLOGIAREN HISTORIA

Gizartean ematen diren aldaketen isladapen teknologia mailan ematen direnak izan  daitezke, edo alderantziz da? Arrautza eta oiloaren arteko eztabaida berdinean erortzeko arriskua dago, zeinek du eragin handiagoa zeinengan, teknologia edo gizartea? Hurrengo loturetan objetu teknologiko desberdinak izan dituzten aldaketak historikoki aztertuko dira. Gauzak ez dira beti izan orain ezagutzen ditugun bezalakoak.

- IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHIko ikasleek eginiko wikia: teknohistoria

- IES Primeiro de Marzo, Baionako institutuko ikasleak eginiko web-a: Antes e agora

- Bizi arruntean erabiltzen ditugun hainbat objetuen jatorriari buruz ezer gutxi dakigu. Web honetan batzuena azaltzen zaigu: El origen de las cosas

Teknologiaren garapen historiko bat era labur batean azalduta une garrantzitsuenak aipatuz:



Azken urteetan teknologia berrietan emandako garapena eta honek izan duen eragina beste esparru batzuetan.

2011-11-16

ERAIKUNTZA MATERIALAK

Eraikuntzetan erabiltzen diren hainbat material nola lortzen diren bideoak dituzue ondoren:

GRANITOA:


MARMOLA:

BEIRA: 



ADREILUA:

ZEMENTUA:
 

HORMIGOI ARMATUA:

ALTZAIRUZKO BARRAK:

ASFALTOA:


REZOLA ZEMENTUAK: Museum cemento Rezola


 Iberdrola dorrea, Bilbon, euskadiko altuena. Begira lotura honetan:


Eraikuntzek elastikotasun maila bat izan behar dute. Baina batzuetan ez dira baldintza guztiak kalkuluetan sartzen eta iztripuak gertatzen dira. Hau da Tacoma zubian gertatu zena erresonantziagatik 1940. urtean:

*****************************************************************

ERAIKUNTZA MATERIALEN LANA (3 dbh): Jarraibideak hemen.

2011-10-13

ESKALAK ETA AKOTAZIOA

Eskalen bidez, irudia zein proportziotan egin degun errealitatearen arabera adierazten dugu:  
                                                             E=Marr/Err.
Ikus ondorengo helbidea eta praktikatu txikitze-eskala eta handitze-eskala.








Akotazioaren bidez, plano batean  marraztu ditugun bisten neurri errealak adierazteko arau-multzoa da. Jarraitu ondorengo helbidea akotazioan sakontzeko eta praktikatzeko.









2011-10-01

CAD

Diseinatzaileek behin zirriborroa esku hutsez egin dutenean, ordenagailua erabiltzen dute irudi arautu eta txukuna izateko. Horretarako CAD programak erabiltzen dituzte. CAD silglek ordenagailuaren laguntzaz eginiko diseinua dela adierazten dute, hau da, computer-aided design.
DraftSight -k 2 dimentsiotan marrazteko aukera ematen duen CAD programa da eta dohainik lortu daiteke. Eskuliburua ingelesez dago.



AutoCAD WS. AutoCAD programaren jabe den Autodesk-ek, on-line lan egiteko aukera ematen du "cloud" edo hodei filosofia jarraituta. Instalazio barik, AutoCAD-ek dituen oinarrizko aginduak erabiltzen ditu, AutoCAD WS izena duen programa honek. Erabiltzaileak izena eman ondoren lan egin dezake programa honekin ia edozein euskarrian: WEB, iPhone, iPad, Android ...



2011-09-12

PRESPEKTIBAK

PERSPEKTIBA ISOMETRIKOA:






Prespektiba isometrikoa lantzeko eta sakontzeko oso aproposa dira beste web hauek:


Prespektiba isometrikoan lan egiteko txantiloia hemen duzue:  txantiloi isometrikoa


CAVALIERI PERSPEKTIBA:



Cavalieri perspektriba lantzeko eta sakontzeko oso aproposa dira beste web hauek :






BISTAK

Institutuan Adierazpen grafikoari ( Marrazketa Teknikoa, bistak, prespektibak) buruz banatutako txostenaz gain, errefentzi moduan erabiltzen dudan beste hau eskura dezakezue. Elhuyarren web gunetik lortu daiteke eta dohain da, baina aurretik erregistratu behar duzue. Dokumentua pdf formatuan dago eta bere izenburua "Proiekzio_sistemak" da:

Beste web helbide batzuk jartzen dizkizuet gai honetan sakontzeko:




Bideo hauen bitartez bistak animazioen bitartez azaltzen dira, ea lagungarrien diren:


Eta beste hau:

Piezen forma zilindrikoak eta maldak (planu inklinatuak) nola ikusten diren bideo honetan argitzen da.









2011-09-05

SOMA KUBOA

Klase lehenengo egunetan, eta ikusmen espaziala lantzeko asmoz soma kuboarekin bueltaka arituko gara. Hemen daukazue klasean banatutako artxiboa:  somakuboa.pdf


Bideo honen bitartez kuboa nola eraikitzen den azaltzen da:



Soma kuboari buruz gehiago jakiteko  wikipediako lotura honetara jo: http://eu.wikipedia.org/wiki/Soma_kuboa


KAIXO:

Kurtso berriarekin batera, blog hau sortzea pentsatu dut. Teknologiako nire ikasleei zuzenduta dago bereziki. Aurten 3. eta 4. DBHko taldeak izango ditut, horregatik bertan agertuko diren hainbat baliabide eta lotura (link) maila horietara zuzenduta egongo dira. Klasean ematen dugunaren osagarri izango da bertan agertuko dena. Baita, zerbaiten inguruan komentariorik egiteko gunea izan daiteke.