2013-04-27

HEGAZTIENTZAKO HABIAK

2.DBHko ikasleek eginiko proiektuen berri ematen dut oraingoan. Lan honen inguruan web-gune bat ere sortu da eginiko lanen berri eta nondik-norakoak azaltzeko. Guzti honen erruduna Asier Garcia, lankidea, izan da: HEGAZTIENTZAKO HABIAK
https://sites.google.com/site/hegaztientzakohabiak/home



2013-04-07

ELIKATZE ITURRIA: PRAKTIKAK

Sarrera honetan 4. DBHn burutuko dugun hurrengo lanaren berri ematen dut. Elektronika analogikoa gaiaren  barruan eta behin osagai pasibo eta erdi-eroaleak (diodoa) ikusi eta gero hurrengo praktika, Crocodile Clips simulagailuaren bitartez, egingo dugu. 
Elikatze iturri batek dituen osagaiak simulatu eta bakoitzak duen eragina grafika batean ikusiko da, osziloskopio bat izango balitz bezala. Ondorengo eskema erabili da gida modura.
("Elektronika Analogikoa". Juanjo Aduriz, Josu Berra, Oskar Jaio. Elhuyar, 2001)
Simulagailua lortzeko ikusi sarrera HAU


2013-03-17

INSTALAZIO ELEKTRIKOA: GAIAREN AURKEZPENA

Klasean erabiliko dudan, gai honen aurkezpenerako materiala hemen zintzilikatua lagatzen dut:


Etxebizitzetako instalazio elektrikoa from teknoroman

Honetaz gain, gogoratu blog honetan "INSTALAZIO ELEKTRIKOA" etiketa duten sarrerak.

ETXEBIZITZETAKO INTALAZIOAK: KONTSULTARAKO MATERIALA

Etxebizitzetako instalazioaren gaia aurkezteko eta jarraibide gisa, ondoko loturak erabiltzen ditugu klasean:

Gaiaren aurkezpenerako:

Teknolanak-en dagoen galdetegia betzeko lagungarri izan daitekeen materiala, blog-etik aparte:
 "INSTALACIONES EN VIVIENDAS" altalean

 Donostiari buruzko historia liburu honen kapitulu batean, hiriko zerbitzuei buruz hitzegiten da: HEMEN.
ghsseb.gif
- Geografía e Historia de Donostia-San Sebastián
 por Javier Gómez Piñeiro y Juan Antonio Sáez García.-
Edición electrónica: octubre 2010. –Donostia-San Sebastián : Ingeba, 2010. -
ISBN 978-84-930927.
- Web orri honetatik lortuta: INGEBA
( Instituto Geografico Vasco Andres de Urdaneta, Euskal Geografia Elkargoa )

EL DIARIO VASCO: Donostiako ur-zikinak Loiolako araztegira eramango duen hodi-bidea nola egiten ari diren: (2013-Martxoak 16): artikulua
El kilómetro oculto del agua

IRUTXULOKO HITZA adizkarian agertutako artikulu honetan, Miramongo urtegiari buruz ari dira (2008ko ekaina)
urbiltegia.jpg


2012-12-10

DENBORA LERROAK. TIMELINE.

Objetu teknologikoak ez dira gaur egun agertzen diren modukoak izan, beren historia badakate. Ezagupen zientifiko eta teknikoak areagotzen joan diren neurrian, objetu eta teknikak ere joan dira hobetzen eta bere itxura aldatzen. Aldaketa hauen bilakaera historikoa adierazteko modu desberdinak baldin badaude, denbora lerroa edo timeline-a aproposena da era grafiko eta ikusgarri baten bitartez. Ondoren interneten, lainoan, on-line, eta dohainik diren batzuk aurkezten dira:

TIMERIME: http://timerime.com/es/




DIPITY: http://www.dipity.com/


Aplikazio bakoitza bere alderdi onak ditu, ondoko taulan laburpen gisa bakoitzaren ezaugarriak adierazten dira: ( iturria: OBSERVATORIO TECNOLOGICO)